Oharra

Adierazitako hasiera- eta bukaera-datak epearen barruan sartzen dira. Ikastetxe batean egindako izapideak bertako idazkaritza irekita dagoen ordutegian egin beharko dira.Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara igaroko diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Ikasle berriak

  • Eskabideen eta dokumentazioaren aurkezpena

Onarpen-eskaeraren aurkezpena.

Zikloko 1.mailarako bakarrik.

  • Aurrez aurre: Maiatzaren 6tik 24ra.
  • Online: Maiatzaren 24ra arte (eskabidea online egiten bada, interesdunak, geroago, aukeratutako zentrora joan beharko du, ezarritako epearen barruan, NANa edo beste identifikazio dokumenturen bat eta kasuan kasuko dokumentazioa entregatzera)

Eskabidea aldatzeko edo zuzentzeko aukera:

Maiatzaren 24ra arte

  • Dokumentazioaren aurkezpena

Ekainaren 28era arte (dokumentazioa online edo aurrez aurre ikastetxe batean aurkezten dutenentzat.

Ekainaren 21ra arte (gainerakoak)

  • Behin-behineko zerrendak

Onartutako eskaeren, onartu gabeen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, Uztailaren 5a.

  • Erreklamazioak

Zerrendei erreklamazioak: Uztailaren  10ko 12:00ak arte.

  • Behin betiko zerrendak

Behin betiko zerrendak: Uztailaren 11a.

  • Onartutako ikasleen ohiko matrikulazio-epea
  1. fasea: Uztailaren 11etik 15ko 14:00ra bitartean.
    II. fasea: Uztailaren 17ean.
    III. fasea: Uztailaren 19tik 22ra.
  • Ezohiko matrikulazio-aldia

Uztailaren 23 eta 24an eta Irailaren 2etik Urriaren 18ra bitartean.

 

Ikasle errepikatzailea eta 2. mailara igarotako ikaslea

  • Matrikula-data

Ezarritako egutegiko egunetan formalizatu beharko dute matrikula.