URPEKARITZA ESKOLA PROFESIONALA IREKI DA

70 urte baino gehiago daramatzagu itsas eta arrantza sektorerako profesionalak prestatzen, Ondarroako arrantza eskola bezala, orain proiektu berri baten aldeko apustua egin dugu. Urpekaritza profesionaleko eskola berria ireki berri dugu. Instalazio berriak ditugu Ondarroako portuan (Bizkaia), lanbide heziketako zentru homologatu gisa, urpekaritza-zentro bat sortu dugu ur-xaflaren ondoan. Kalitateko logistika eta prestakuntza eskaintzeko aukera ematen du, ikastaroaz gozatzeko behar dituzun erosotasun-elementu guztiak barne. Egiten ditugun ikastaro guztiek Eusko Jaurlaritzak emandako akreditazioak dituzte, KEB osoan baliozkoak diren titulazioak.

Sektorean esperientzia handia duten prestatzaileak

Formakuntzarako edukiak online eta presentzialki eskaintzen dira, eta lehenengo fase teoriko honetan jarraitu beharreko metodologia ikasketa malguarekin da, MOODLE-elearning plataforman kurtso bakoitzeko programan ezarritako atal guztiak irakurtzen joatea da, gai bakoitzean ikusi behar dituzun atalak, bideoak, power point-ak eta abar ikusten joatea, gainera, plataforman aurkezten zaizkizun autoebaluazioak eta azterketak egingo dituzu, eta, gainera, zure ikaskuntza eta notak berrikusi eta hobetu ahal izango dituzu.

Ikasleak tutoretza-ordutegi bat izan dezake, telefonoz edo posta elektronikoz edo plataformako txat bidez edukiei buruzko orientazioa jasotzeko.

Mezu elektronikoei tutoreak erantzungo die, gehienez 24 orduko epean.

Tutoreak prestakuntza-jarraipena egingo du sortzen diren arazoak identifikatzeko eta konpontzeko, betiere esku-hartze pedagogikoak eta errefortzukoak eginez.

Ikastaroaren helburua:

Urpekaritza-ikastaroko alderdi teoriko ez-presentzialak eskatzen dituen ezagutzak ematea ikasleari, azkar eta erraz.

Ikasleak jasotako prestakuntza guztia praktikan jarri ahal izango du, presentziazko nahitaezko zatian.

IKASTAROAK

Espezializazio ikastaroak, itsas baliabideak biltzeko ikastaroak, sakonera txikiko buzo ikastaroak eta bigarren mailako edo sakonera ertaineko ikastaroak eskaintzen ditugu.

URPEKARITZA PROFESIONALAREN SEKTOREKO PERTSONA ETA ENPRESENTZAT

Gure online sistemak zure denbora antolatzeko aukera emango dizu eta zure ordutegietara egokitu ahal izango duzu. Interneteko konexioa duen edozein gailutatik sar daiteke edukietara.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta sartu lan-merkatuan modu seguruan.

Kurtsoen informazioa

Recolector de Recursos Marinos

Buzo de Pequeña Profundidad

Buzo de Media Profundidad

Izen ematea

Matrikulatzeko, hurrengo formularioa behar bezala bete behar duzu, eta formularioarekin BIDALI aukerari eman. 400 €-ko hasierako ordainketa bat eskatzen da transferitzia bidez egitea plaza-erreserba gisa. Matrikulatu zaren ikastaroaren zenbateko osoaren zati gisa kontabilizatuko da zenbateko hori. Ikaslea ez da matrikulatutzat hartuko banku-transferentzia jaso arte LABORAL KUTXAn, ANTIGUAKO AMA ARRANTZA ESKOLAn, ES74 3035 0021 1202 1070 0558 kontu-zenbakian izena eta bi abizen argi adieraziz. Formulario hau jaso eta banku-transferentzia egiaztatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaizu plaza baieztatzeko, gehienez 5 eguneko epean. Edozein duda deitu 946830206 edo idatzi info@arrantzaeskolaondarroa.org