KALITATEAREN POLITIKA

 

Ondarroako “Antiguako Ama” Itsasketa eta Arrantza Lanbide Heziketa Eskolako Zuzendaritzak, Ikastetxe honek garatzen dituen heziketa-jarduerek duten garrantziaz jabeturik, honako konpromiso-engaiamendu hauek hartuak ditu bere esku:

  • Heziketa-jarduera guztien kalitatea ziurtatu eta kudeatu.
  • Kalitateari dagokionean, Zuzendaritzak hartutako konpromisoa Eskolako pertsonalari jakinarazi, haren partaidetza eraginkorra bultzatu eta haren gaikuntza zein garapen pertsonala sustatuaz.
  • Kalitatezko zerbitzu baten bidez erantzun ikasleek jarritako konfidantzari, beraien beharrizanetara egokituaz.
  • Ikasleen beharrizan guztiak bete, irakaskuntza-jardueretako garapena hobetu dezaketen kalitatezko zerbitzuak ematearen bitartez.
  • Heziketa-jarduerei dagozkien arau-eskakizunei eta bestelakoei erantzun, honako hauetan kontu berezia harturik; Heziketa Arauak, Titulazioa eta Itsasoko Jendearentzako Zaingoa STCW 78/1995, beronen forma zuzenduan, eta heziketa-jardueretan erabili beharreko gainerako arautegi nazional edo nazioartekoa.

 Konpromiso hauek betetzeko asmoz, Eskolako Zuzendaritzak Kalitatearen Kudeaketa-Sistema batez hornitu eta baliatzea erabaki du, Norma UNE-EN ISO 9001:2015 delakoaren araberakoa, bai heziketa-jardueren baita beraien osagarriak bezain beharrezkoak diren besteen kudeaketa eraginkorra ahalbideratzeko eran.

Kalitatearen Kudeaketa-Sistema dela bide, Eskolako Zuzendaritzak Kalitatearen Helburuak ezarri eta onartu egiten ditu, dagozkien adierazleen bidez segimendua egiten dielarik, Kalitatearen Helburu hauek aldian-aldian berraztertuak izaten dira egoki jotzen diren zuzenketak, prebentzio-egintzak eta hobekuntzak egiteko.

Eskolako Zuzendaritzak, Kalitateari buruzko barruko kontu-ikuskapen edo auditoriez baliatzen dela, ezarritako Kalitatearen Kudeaketa-Sistemak eraginkor dirauela egiaztatzen du.

Eskolako Zuzendaritzak Kalitatearen Polítika hau ulertu eta onartu izan dadin ziurtatu egiten du bere burua, informazio-plan egokia eta Eskolako pertsonalarekiko motibazioa direla medio.